Bisita prestatu

Hemen zara : Harrera > Zure bisita antolatu

Bisita motak

Bisita librea

Bisita librea

Bisita librea eginez, Ortillopitz euskal etxea zure erritmora ezagutzen ahalko duzu, ibilbide seinalatua segituz.

  • Noiz ? Igandetik ostiralera, etenik gabe, 11:00etatik (lehen abiatzea) 17:00etara (azkena abiatzea).
  • Zenbat da ? Tarifa bakarra 6 eurokoa da – Urririk 4 urtetik pekoentzat.
Altxor bilaketa

Bisita librea +  Altxor bilaketa (haurrentzako animazioa)

BerritasunaOrtillopitzeko altxorraren bila !

Ortillopitz euskal etxea zure erritmora ezagutzen ahalko duzu zure haurrekin, libroki, ibilbide seinalatua segituz.

Altxorraren bilaketarentzat, etxeko gela guzietan atzeman pistei esker, altxor kutxa zabalduko dien hitz sekretua atzemanen dute.
Gazteenak ere euskal kulturari eta tradizioari buruz interesatzeko molde jostagarria da!

  • Noiz ? Igandetik ostiralera, etenik gabe, 11:00etatik (lehen abiatzea) 17:00etara (azkena abiatzea).
  • Zenbat da ? Tarifa bakarra 6 eurokoa da – Urririk 4 urtetik pekoentzat.
Visite guidée à Ortillopitz

Bisita gidatua

Ortillopitz euskal etxearen ezagutzeko, gida historia zale sutsuak lagunduko zaitu !

  • Noiz ? Igandetik ostiralera, egunean bisita gidatu bakarra,10:00etan.
  • Zenbat denboraz ? Bisitak oren 1 inguru irauten du.
  • Zenbat da ? Tarifa bakarra 10 eurokoa da.

Zabaltze tenoreak - 2024

Apirilaren 8tik Uztailaren 5ra

Bisita gidatuak 10:00etan : astelehena, astehartea eta astezkenetan.
(erreserbatzea beharrezkoa da : ortillopitz.com )

  • Bisita libreak 11:00etatik 16:30tara : igandetik ostiralera.

Larunbatez hetsia

Uztailaren 7tik Abuztuaren 30ra

Igandetik ostiralera :

  • Bisita gidatuak 9:30etan (erreserbatzea beharrezkoa da).
  • Bisita libreak 10:30etatik 17:00tara

Larunbatez hetsia

Irailaren 1tik 29ra

Igandetik ostiralera :

  • Bisita gidatuak 10:00etan : astelehena, astehartea eta astezkenetan.
    (erreserbatzea beharrezkoa da : ortillopitz.com)
  • Bisita libreak 11:00etatik 16:30tara : igandetik ostiralera.

Larunbatez hetsia

Itxita

2024ko apirilaren 8ean berriro idekiko da !

Sartzeko prezioak - 2024

Bisita librea

Helduentzat eta haurrentzat, tarifa bakarra (Urririk 4 urtetik pekoentzat).

 6€

Bisita gidatua

Helduentzat eta haurrentzat, tarifa bakarra (Urririk 4 urtetik pekoentzat).
Bisita gidatua 40 pertsonetan mugatua.

10€

Sartzeko txartelak erosi

Erreserbak sarean egiten ahal dira, gure webgunean ala Ipar Euskal Herriko turismo harrera bulegoetan.
Bertan ere sarrerak erosi ditzakezu.

Ordaintzeko modu onartuak

Banku txartelak, Visa, Mastercard.

Diru idorra.

Oporretarako bonuak.

Nola iritsi ?

Ortillopitz Saran dago, Lapurdiko bihotzean, Ipar Euskal Herrian. 

Ortillopitz kokapena

Ortillopitzera iristeko

HEGAZKINEZ : Aireportu hurbilena Miarritzen dago.

TRENEZ : Geltoki hurbilena Donibane Lohizunen dago.

AUTOBUSEZ : Donibanetik, “Le Basque Bondissant” geltokitik abiatuz (Tel: 05 59 26 25 87).

AUTOZ : A63 autobidetik, Donibane Lohizune iparraldeko irteeran atera; D918 bidea hartu, Azkainerantz; Azkainen, D4 bidea hartu, LARRUNEKO TRENA, SARA norabiderantz. Larruneko tren ttipiaren geltokian, pareko bidea hartu; ORTILLOPITZ Larruneko tren ttipiaren geltokitik kilometro 1era dago.

ZERBITZUAK

Aparkalekua

Autoa urririk utz dezakezu, gunean berean.

Denda

Bertan salgai atzemanen dituzu :

  • Euskal sagarnoa eta beste hainbat edari;
  • Kruska patatak, onkeriak, janari ttipiak…
Sukaldea
Ortillopitz
Sukaldea
Ortillopitz